Formakuntza (V eta azkena)

No profile photo GURELprototype | 2010-11-26 22:20

Azkenengo formakuntza saioa izan zen azaroaren 26an. Beti lez, arratsaldeko 4etan hasi zen bilera eta bertan talde desberdinetako entrenatzaileek beraien galderak eta kezkak erama  zituzten. Koldok arautegiak esaten dituen argitu zituen eta errobotaren berezitasunak komentatu.
Urduritasun puntu bat somatzen zen. Eta amaiera hurbil zegoela.

18:00etatik aurrera epaile, kolaboratzaile eta antolatzaileen bilera ere izan zen. Entrenatzaileok gonbidatuta geunden, bertan lehiaketa eguneko oinarriak komentatu zituzten. Ze ordutan hasi, nola zegoen Euskalteleko eraikina antolatuta, langile desberdinen zereginak eta abarrak.



Goizeko 8etarako egon beharko gara Euskalteleko egoitzan abenduaren 11an. Eta lehiaketaren fase desberdinak 3:30ak arte iraungo dute. Egun luzea eta espero dut trinkoa izango dela. Espero dut, urduritasunen gainetik ondo pasatzea. Disfrutatzea. Momentua bizi izatea.

Gaurko bilera egunean eta orokorrean FLL Euskadiko antolaketa lanetan ari diren Esti eta BegoƱa ze profesional onak diren ikutsi digute. Eta beraien inguruan lanean ari diren gainontzekoak. Jatorrak.



Gainera, gaurko bileran berri oso pozgarria eman digute. FLL Euskadiko babesleek ordaindu egingo digute lehiaketara apuntatzeko matrikula eta errobota erosteko dirua. Beraz, hasieran ordaindu genituen 712 euro inguru itzuliko digute. Iupi.



Utzi iruzkina: