ERABAKITZEKO ESKUBIDEAREN ALDE: GASTEIZKO HERRITARRON ADIERAZPEN

GureEskuDagoGasteiz 1567586980011 Gasteizko Gure Esku | 2017-03-22 17:30
1

ERABAKITZEKO ESKUBIDEAREN ALDE:

GASTEIZKO HERRITARRON ADIERAZPENA

 

Herri anitza gara, jatorri, sentimendu, ideologia eta pentsatzeko modu ezberdinekin. Batzen gaituena gehiago da bereizten gaituena baino: Gasteizko bizilagunak gara eta hoberena nahi dugu gure herriarentzat. Horregatik, Gasteizko Gure Esku Dago erabakitze-eskubidearen aldeko plataformak herritarren parte hartzea ezinbestekotzat jotzen du gizarte justu eta osasuntsuago bat lortzeko bidean, non gu, gure buruaren jabe izango garen. Gaur egun, ordea, erabakitze eskubidearen aukera ukatzen zaigu.

Hori dela eta, Gasteizko Gure Esku Dagoren aldarrikapenekin bat egiten dut/dugu:

  • Bizilagunen jatorri eta ideia politiko desberdinak positibotzat hartzen ditugu eta aberasgarria dela pentsatzen dugun heinean, erabakitzeko eskubidearen aldeko akordio sozial zabala beharrezkoa dela uste dugu eskubide hau behar bezala gauzatu dadin.
  • Ekimen herritarra bereziki aktiboa eta askotarikoa izan da azken hamarkadetan Gasteizen eta sare herritarrak mobilizaziorako prest daude beste behin ere. Hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua da, bidean elkartzeko ordua.
  • Borondate demokratikoak nahi dugun lekuraino eramango gaitu, bide honen amaiera ez dagoelako inon idatzia. Aurrera egiteko modu bakarra galdetzea da, eta horrela gizartea ahalduntzea.
  • Herritarrok erabakitzeko eskubidea erabili nahi dugu, eta herritar gisa galdetuak izan nahi dugu.

Honegatik guztiagatik Adierazpen honi atxikimendua ematen diot eta berau zabaltzeko prestutasuna adierazten dut.


Utzi iruzkina: