10 mezu berri… SPAM!

gurebazterrak 1456135173782 Gure Bazterrak | 2006-12-13 11:18

Ohikoa bihurtu da postontzi digitala ireki eta bertan “correo electrónico no deseado” piloa aurkitzea. Horietako batzuk, aitortu beharra daukat, aspaldi nik neuk sortutako kontuen ondare dira (hauek ez omen dira berritu beharrekoak, behin eginda betirako omen dira!). Beste asko ,ostera, sekula entzun ez ditudan erakundeek bidaltzen dizkidate.  Aritz Gorrotxategik Diario Vascon argitaratutakoa neuri ere gertatu zait. Baketik-en korreo piloa iristen zaizkit, eta neuk ere ez dut sekula elkarte horretan izenik eman!

Ez dut zuzenbide ikasketarik egin, baina intuizioz (besterik ez bada ere) asma nezake beste nonbaitetik hartu izan dutela nire helbide elektronikoa. Ez didate niri baimenik eskatu behintzat. Iristen zaizkidan eskatu gabeko gonbidapen eta mezu guzti horiek irakurtzen denborarik galtzen ez badut ere, guztiak ezabatzen lanak izaten dira. Korreoa kontsultatzera sartu eta nolabaiteko desilusioa sentitzen dut, 10 mezu berri baina horietatik gehiena bidaltzaile ezezagunena. Publizitate eta marketing metodo negargarria iruditzen zait, hartzailea nazkatzea besterik ez baita lortzen.


Utzi iruzkina: