MIKROIPUINAK
DBH 3an egindako lanketak dira, gai bezala sentimendu bat hartu behar zen eta horrekin egoera bat sortu. Ainhoak bere lana ez duenez aurkitu ezin izan dugu berea ipini.
ISABELA: BELDURRA
Oraindikan gogoan dut pasarte mingarri hori.
Festa batean nengoen.
Ondo pasatzen ari nintzela, gerturatzen ikusi nituen.
Momentuan ez nuen horrelakorik espero. Ez nuen pentsatzen kuadrila hori neure minaren eragilea izango zenik.
Gau hartan nire errugabetasunaretaz aprobetxatu ziren. NIre gorputza panpina bat bezala erabili ninduten, hau da, beraien esku zikinak nire azaletik pasatzen.
Gelditzeko esaten nien, baina alferrik.
Negarrez nengoen bitartean, laguntza eskatzen nuen erantzunik gabe.
Bukatu orduko traste zahar bat bezala bota ninduten, ilunpe horretan nire mugikorraren bila aritu nintzen. Aurkitutakoan, mugikorraren begira gelditu nintzen. Nola zen posible hainbeste kontaktuen artean ez jakitea zeinengana jo?
MAIALEN: AFRIKATIK URRUN
Afriketako ume bat, imigrante bezala iritsi da Euskal Herrira. Ikasgelara sartu eta hari hurbildu natzaio.
“Gaua zen, nire herrira terroristak sartu ziren eta herritar guztiak hil zituzten, nire familia barne. Nik alde egitea lortu nuen. Oinez orduak eta orduak egon ondoren, portu batera iritsi nintzen. Bertan, ikusi nuen lehen txalupan sartu nintzen inork ikusi gabe eta bidaia luze batean murgildu nintzen. Hona iristean, emakumea batekin topo egin nuen eta bera da orain nire ama.”
Honela igaro dut gizarteko saio guztia, mutikoaren abentura arretaz entzunez. Ordu bat igaro denean, patiora joateko txirrinak jo du, eta hamaiketakoa atera dut.
AIORA: BEGIRADA MALTZURRAK
Kaletik nabil eta sentitzen ditut.
Kale guztietatik dabiltza beti eta ez ditut gainetik kentzen.
Ezberdina sentiarazten naute, min handia egiten dute, eta egunen batean sentitu baina gehiago egingo ditudanaren beldur naiz.
Zergatik etxean hain normal eta kalean hain arrotz?
Normaltasun baten bila nabil baina lortzearen esperantzak galtzen hari naiz pasatzen diren segundu bakoitzero.
Mutil ala neska izan, mutilak ala neskak gustatu, ze ostia horrek ez nau hau jasateko erruduna egiten!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: