EZEKIEL

No profile photo GURE ESPERIENTZIAK | 2022-03-29 22:11

DBH2 -ko lanketa bat da. Liburua irakurri ondoren, haren ohar kritiko bat egin genuen. Bertan, liburuaren edukia azaldu eta gure liburuaren balorazioa egin genuen.

Ainhoa:

EDUKIA:

Ezekiel hamalau urte dituen mutil bat da. Ama eta arrebarekin bizi da aita etxetik joan baitzen. Mutil koadrila batekin ibiltzen da: Ola, Etxe… Beraien artean proposamen bat egiten dute, koadrilako inorrek oraindik ez dutelako neska bati musu bat eman, beraz zeinek ematen duen lehenengo musua. Lehiaketa bihurtzen dute. 

 

BALORAZIOA:

Ezekiel Elenarekin atera nahi du klaseko politena delako, baina mutik guztiak , gauza bera dute. Klaseko lan batean binaka jarri behar direla, Ezekiel Elenarekin tokatzen zaio; zorte handia edukitzen du. Beraien artean hitz egiten hasten dira. Nire ustez, hizkera jatorra erabiltzen dute baina baten batean hitz gordinak ere; esaldiak oso astunak izan daitezke baina batzuk oso dibertigarriak. Narratzaileak oso ondo egiten ditu lanak eta oso ondo espresatzen da.

 

Isabela:

EZEKIEL OHAR KRITIKOA:

Ezekiel eta bere lagunak, 14 urterekin, ez dute nesken musurik izan, eta apustu bati egitea pentsatzen dute. Neska bati lehenengo musua ematen duena irabazlea izango da eta gero besteek aukera gehiago edukiko dute neska bati musu emateko. Ezekielek lehenengo lehenengo musua eman beharko du apustua irabazi nahi badu.

Arina da kontakizuna, esaldi batzuk beste batzuk baino laburragoak ditu. 5-6 orrialde ditu kapitulu bakoitzak eta  horrek ere azkartasuna ematen dio.

Sentimendu asko islatzen dira: Maitasuna, Zeloak, Laguntasuna, Lehia,...

Egiten dituzten ekintzak asko gustatzen zaizkit interesgarriak, eta oso ondo ulertzen dira.

 

Maialen:

EZEKIEL OHAR KRITIKOA:

Ezekiel eta bere kuadrilla neska kontuetan murgiltzen dira eta apustu bat egiten dute. Ondoren, gauzak okertzen hasten dira; lagunen artean sekretuak sortzen dira eta haien arteko harremana kaltetzen ari da. Bestalde, Ezekieli gelako neskarik politenarekin lan bat egitea egokitzen zaio. Zer gertatuko ote da?

Ulergarria eta arina da, izan ere, idazleak gaur egungo hizkera erabili du. Elkarrizketa asko daude, intrigazkoak eta entretenigarriak. Esaldiak  laburrak dira; horregatik irakurterraza da. Liburua kapituluetan banatuta dagoenez, ez da astuna egiten.

Bestalde, sentimendu asko islatzen dira: maitasuna, haserrea, adiskidetasuna, tristura… Ekintzak oso interesgarriak dira eta Ezekiel eta bere kuadrillak gaur egungo gazteen izaerak oso ondo islatzen dituzte. Etxe, Ezekielen lagun bat, oso isila da eta ezin da jakin zer sentitzen duen. 

 

Aiora:

Hamalau urte dituen gazte bat dugu. Emakumez inguratuta bizi da, ama eta arreba Mariarekin. Etxe koadrilako lagun homosexuala du. Gero, Leon motoan dabilena beti, eta Ola nesken kontuetan interesatuena. Hiruak bere koadrilako lagun minak, inork ez dio oraindik muxurik eman neska bati eta apustu bat egiten dute. Horrek hainbat sekretu izatera bultzatzen dituzte koadrilakoak azkenean agerian gelditzen direnak, liskarrekin batera.

Eleberri motza denez gero, oso azkar irakurtzen da. Astuna ematen du 133 orrialde dituelako baina elkarrizketa eta esaldi arinak dituenez irakurle gazteak erakartzen ditu.

Gauza asko gertatzen dira; gainera, gai erakargarrirekin lotuak. Maitasuna edo haserreak adibidez, denak entretenigarriak eta sinesgarriak baitira. Entretenigarria baina amaierak harrituta utzi ninduen. Pertsonaiak oso ondo aukeratuta daude paper bakoitzerako. Baina, izenburua ez da batere erakargarria gazteentzat.  


Utzi iruzkina: