ENERGIA-ITURRI BERRIZTAGARRIAK:
DBH2 -ko lanketa bat da. Energia-iturri berriztagarri mota ezberdinak taldeka aztertzen ibili ginen. Ondoren, hauekin eskema bat sortu genuen. Kasu onetan gure taldea Maialen, Aiora, Isabela eta Ainhoataz osatuta zegoen.
Energia-iturri berriztagarriak:
Abantailak eta desabantaiak:
Eolikoa, eguzki-energia, hidraulikoa, geotermikoa, biomasa eta marea-energia, energia-iturri berriztagarri motak dira eta orokorrean ez dute ia kalterik egiten ingurumenari; Baina, Ipintzeko diru asko behar da; Halere, baliabide naturalen ustiaketa suposatzen dute; Baina badirudi, asko daudela; Egia esan, asko erabili ditzakegu eta inoiz ez dira agortuko eta ingurumenetarako onak dira energia hauek; Gainera, naturan aurkitu ditzazkegu eta geure esku daude guztiak. Horiek izan daitezke energia iturri berriztagarri hauen abantaila eta desabantaila batzuk.
- Energia eolikoa: Energia eolikoa edo haize-energia haizearen indarretik atera daitekeen energia da; gehienetan, elektrizitatea da energia mota honetatik ateratzen dena. Energia berriztagarria da, ez delako agortzen; haizea beti egongo da etorkizunean, eta haizetik energia atera arren, haizea ez da gutxiagotuko. Bestalde, berez, energia garbia da; ez du hondakinik uzten eta ez du kutsatzen.
- Eguzki-energia: Eguzki-energia eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko itxuran iristen den energia mota da. Eguzkia energi-iturri agortezina eta berriztagarria da, eta energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen da batez ere. Eguzki irradiazioa, eguzki energiaren eraginez sortutako bigarren mailako energia iturriekin batera; eolikoa, olatu energia, energia hidroelektrikoa eta biomasa, lurrean eskuragarri dauden energia berriztagarrien zatirik handiena da. Hala ere, eguzki energia baliagarriaren zati txiki bat besterik ez da erabiltzen.
- Energia hidraulikoa: Energia hidraulikoa uraren mugimenduaren energia eskuratzean datza. Argindarraren erabilera zabaldu aurretik, energia hidraulikoa sarri erabiltzen zen ureztatzeko eta errotak, burdinolak eta oihal fabrikak ibilarazteko.
- Energia geotermikoa: Energia geotermikoa lur barneko beroaz baliatuz lortzen den energia da. Lur sortu berria beroa zen, eta barnean gorde du bero hori. Baina lurraren geruza sakonetan dauden elementu erradiaktiboen desintegrazioak ere beroa sortu du, baita meteoritoen talkek. Urtzearen ondorioz, materialak dentsitatearen arabera antolatu ziren: dentsoenak erdigunean geratu ziren, eta arinenak lurrazalera atera ziren. Lurra hoztuz joan da, baina oraindik ere barneko beroa gai da prozesu geologikoak abiatzeko.
- Biomasa:Biomasa ulertzeko bi era daude; alde batetik ekologian eskualde edo ekosistema zehatz batean bizi diren izaki bizidunen materia edo masa total gisa ulertzen da. Izaki bizidunak esaten denean, hilda dauden aleen masa ere kontuan hartu behar da: hildako zuhaitz baten enborra ere biomasaren parte da. Biomasaren baitan mikroorganismoak, landareak zein animaliak sartzen dira. Baina bestalde, energia-iturri gisa erabil daitekeen materia organikoa ere izan daiteke. Industria urriko herrialdeetan egurra da energia iturri nagusienetarikoa eta beraz, hortik dator ere energiarako erabiltzen den materiari izen bera jartzea.
- Marea-energia: Marea-energia, mareen bidez lortzen den energia da. Sistema hau alternadore bati lotuz elektrizitatea sor daiteke; hala, marea-energia energia elektriko bilakatu daiteke, azken hau energia seguruagoa eta erabilgarriagoa izanik. Energia berriztagarria da, bere energia-iturri nagusia ez delako agortzen ustiapenagatik eta energia eraldaketan ez duelako azpiproduktu kutsatzaile gaseoso, likido edo solidorik sortzen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: