CORONAVIRUSA
Jada urte bat gutxienez konfinatuta egon ondoren ikastolara itzultzean idatzi genituen, derrigorrezko beharrezko hezkuntzaren hirugarren mailan. Lan honen helburu nagusia coronavirusari buruz gehiago jakitea zen, gure egoera larriaren zergatia jakin genezan. Eta horrela egin genuen, interneten informazioa bilatuz eta gero testu bat eginez gure hitzetan.
ISABELA:
Coronavirusa alfacoronavirus eta betacoronavirusen bidez osatzen da, pandemia bat da eta bere itsura borobil batena bezalakoa da eta bere inguruan makil batzuk ditu.
Coronavirusa ez da biziduna, baina behin gorputzean duzula birusak bere zelulak infektatzen ditu eta ugaldu egiten da bizirauteko.
Coronavirusa harrapatzen duzunean sintoma ohikoenak hauek dira: Sukarra, eztul lehorra, nekea eta aire faltaren sentsazioa. Eta sentsazio guzti horrengatio pneumonia bat gertatu daiteke.
Kutsatzeari aurre egiteko; Eskuak maiz garbitu behar dira, eztula egiterako orduan ukondoa jarri edo zapi batekin, kalera ez ateratzen sahiatzea eta maskara eta erabilera bakarreko eskularruak erabili.
Gaur egun ari dira begiratzen virus onek mutazioak dituen.
Apirilak 2 Españian gertatutako:
110.238 kasu egon dira , 27.000 pertsona ondo jarri direnak eta 10.003 pertsona hil egin direnak.
Euskal Herrian:
3.271 positibo eman dituzte eta 155 pertsona hil egin dira.
AIORA:
Birusak ez daude ez hilda eta ez bizirik. Ez daude bizik ezin direlako erreproduzitu eta ez daude hilda bizitzaren molekula xumeekin funtzionatzen dutelako. Egia eanda, birusak bizidun baten mekanismoa erabiltzen dute erreproduzitzeko edo kopiatzeko. Baina birus bakoitzak, zelula ezberdin bat afektatzen du eta ez beste batzuk. Batzuk bakteriak infektatzen dituzte, beste batzuk, animaliak, landareak, edo onttoak, dena den, birus bakoitzak giltza espezifiko bat du espezie konketru horietan sartzeko.
Coronavirusa birus espezieen multzo bat da, ugaztunetan eta hegaztietan gaixotasunak sortzen dituena. Besteak beste, gastroenteritisak eragiten dituzte behi eta txerrietan, eta arnas-aparatuko gaixotasunak oiloetan eta gizakietan. Gizakien kasuan, kasu gehienetan gaixotasuna arina izaten da, baina koronabirus gutxi batzuek kasu larriak sor ditzakete eta heriotza eragin
2020an zazpi coronavirus mota nagusi ezagutzen dira, eta 39 espezie.
Coronavirus izena jarri zioten, koro bat edo “halo” baten antza duelako.
AINHOA:
-Itsura: Korona baten antza dauka eta tronpeta muturraren besoak ateratzen zaizkio. Ez dute zelularik, molekulak dira.
-Ugalketa: Eragina izateko beste bizidun batzuk infektatu behar ditu. Birusak infektatzen direnean partikula bizigabeak dira, eta infektatzen direnean ugaldu egiten dira.
-Sortu dezakeen kalteak: Kalte ekonomikoak ekarri ditzake. Bizitzari ekarri ditzakena eta egoera larrienetan ekarri dezake eriotza.
-Sintomak: Sintoma ohikoenak eztula, eztarriko mina, sukarra eta aire faltaren sentsazioa dira. Kasu gehienak sukarra duen arnas infekzio bati dagozkio. Larritasun handiagoko kasu batzuk egon daitezke, oso gutxitan infekzioak pneumonia eragin dezake; kasu horietan, pazienteak arnasa hartzeko zailtasun handia du eta aire-faltaren sentsazioa, sukar altuarekin. Konplikazio larriagoak izan ditzakete, eta hil ere egin daitezke. Kasurik larrienak, normalean, adinekoetan ematen dira, edo beste gaixotasunen bat dutenen artean, hala nola bihotzekoak, birikak edo immunitate-arazoak.
Zer egin birusari aurre egiteko:
1- Ez ukitu eskuekin begiak, sudurra eta ahoa.
2- Edozein sintoma eduki ezkero (kalentura, eztarriko mina, eztula, arnas falta, diarrea) telefono hontara deitu.
900203050
3- Ez eduki kontaktua pertsona gaisoekin.
4-Norbaitekin bazaude metro bateko distantzia mantendu.
5- Etxean gelditzea gaisorik baldinbazaude.
6- Tapatu sudurra eta ahoa maskarilla batekin.
7- Garbitu eskuak ura eta jaboiarekin, gutxienez 20 segundu egon eta garbitu eskuak komenera joan da gero, jan aurretik, eztula egin da gero…
8- Erabiltzen ditugun hobjetu guztiak garbitu eta desinfektatu.
9- Mukiak kentzerakoan paperezko zapiak erabili eta ondoren zakarretara bota.
10- Eztula edo doministikoa egiterako garaian ukalondoa jarri.
MAIALEN:
Bai, biziduna da. Oso erraz kutsatzen da eta oraingoz ez dauka sendagairik, horregatik mundo osora zabaldu da, Pandemia bat sortuz. Birus hau, biktimen ekimenaren edo txistuaren bidez ugaltzen da, kalte oso larriak sortu ditu birushonek, izan ere, oso erraz zabaltzen da, gainera, pertsonak zaharrak edo gaixo dauden pertsonak hiltzeko aukera dago. Ikastola eta eskola asko itxi behar izan dira, baita lantegiak ere, krisi ekonomiko handia sortu da. Coronavirusaren sintomak, esaterako, sukarra, eztula, nekea, arnasteko zailtasunak… dira.
Birusari aurre egiteko, edo behintzat gehiago ez zabaltzeko, denok etxean gelditu beharko ginateke eta ahal den gutxien atera. Eskuak garbitzea oso garrantzitsua da, eta birusa harrapatzen baduzu, gauza beroak hartzea komenigarria da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: