EUSKARA: 16 urte

No profile photo GURE DBHKO IBILBIDEA | 2022-05-27 18:08

Euskaran aldiz, hainbat idazlan egin ditugu gure ortografia, koherentzia, kohesioa... lantzeko eta hobetzeko.

Horien artean, 16 urteko idazlana dugu.

 

16 URTE

 

 

Dagoeneko txikitan gustuko genituen gauzek aspertu egiten gaituzte normalean eta garai batean gorroto genituen gauzak egiten hasten gara batzuetan.

 

Dagoeneko baditugu beste modu bateko kezkak bai familiarekin bai , lagunekin, bai ikasketekin,  bai lanarekin.… Etorkizunera begira gauzak desberdin ikusten ditugu eta kezkatzen hasten gara, horren inguruan gehiago hausnartuz. Horrez gain, baditugu beste hainbat galdera gure bizitzaren inguruan: etorkizunean non egongo gara? Zein lan edukiko dugu? Norekin eta non biziko gara?

 

Dagoeneko helduaroaren atarian gaudenez, estresak gainditu egiten gaitu eta ezin gara lasai bizi. Lehen esan bezala, gure bizitzako arazo eta kezka horiek sortzen digute estres hori. Laguntza gehiago behar izaten dugu gure osasuna eta beste hainbat atal gauza zaindu ahal izateko, lehen bakarrik ondo moldatzen ginen arren.

Hortaz, ondoriozta daiteke, bizitza  aldatzen hasten den adina dela.


Utzi iruzkina: