Euskararen Ordenantzaren gutxienekoak

gukdurangoeuskalduna 1456135165774 Guk Durango Euskalduna! | 2008-04-02 12:05

Euskararen ordenantzak ezinbestean jaso behar dituenak:

1. Durangon euskara ofiziala aitortu behar da. Euskara Euskal Herriko eta Durangoko berezko eta jatorrizko hizkuntza da, beraz ezinbestekoa da dagokion estatus ofiziala herrian bertan aitortzea.

2. Euskarari lehentasunezko trataera eman behar zaio. Urte luzez jasandako zapalketa, bazterketa eta ukazioak euskalduntzearen aldeko politika behar izatera eraman gaitu.

3. Euskararen normalkuntza helburu, bai kanpo zain barne futzionamenduari dagokionez. Udalak normalkuntzarako plan eraginkor eta erreala behar du eta, batez ere, beteko den plana behar du.

4. Herritarren hizkuntza eskubideak oinarri. Herritarrei dagozkien eskubideak onartu eta errespetatu behar zaizkie.

5. Barne funtzionamenduan erabilera, ezagutza, harremanak, kontratazioak, dokumentu sorkuntza... arautu behar dira. Kanpo mailan, euskara sustatu eta euskalduntze prozesua azkartu, euskaraz ikasteko eskubidea bermatu edota errotuzalio ezberdinak arautu behar ditu ordenantza honek.


Utzi iruzkina: