Daniel Innerarity HUHEZIn
Daniel Innerarity filosofoa HUHEZI-ra etorri zen bertako ikasleei hitzaldi bat ematera. Informazioaren aroan nola biziraun daitekeen azaldu zigun. Bere ustez, gure inguruan informazio larregi daukagu eta ez omen gara honen garrantziaz ohartzen. Hori kudeatzeko erronkak eta konpetentziak garatzea garrantzitsu ikusten zituela esan zigun.
Bere ustez, tontoak ez omen dira ezjakinak. Nahastuak bizi direnak dira arazoa bere esanetan. Ezjakinari liburu bat eman behar zaion bezala, nahastua bizi denari liburua kendu egin behar zaiola adierazi zigun behin eta berriz. Beraz, bere iritziz, informazio larregi daukagu, eta hau suntsitu behar dela dio.
Azkenik, Innerarity-k hainbat aholku eman zizkigun, adibidez, gure arreta kudeatzea, behar ez dugun informazioa zakarretara botatzea, gu geu izatea, kontatzen diguten dena laburtzea eta garrantzitsuenarkin geratzea, etab.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: