Patxi Trapero eta Iban Aranzabal HUHEZIn

guakamole 1456135159179 guakamole | 2008-04-04 15:30

“BLOGEK MILAKA AUKERA EMATEN DITUZTE” Patxi Trapero eta Iban Aranzabal

 Pasadan martxoaren 14an Patxi Trapero eta Iban Aranzabal HUHEZI-ko Dorleta infogelan blogei buruzko hitzalditxo bat eman zuten. Biak bat zetozen bloga eguneroko bizitzan erabiltzearen alde.

 “Familia lotara joaten denean ordenagailura sartu eta hor orduak eta orduak pasatzen ditut. Blogetan zure arazoren bat kontatzen baduzu, beste pertsona batzuek halakoak ere dituztela ohartzen zara eta hori oso lagungarri suertatu zait egoera batzutan” aitortu zuen Patxi Traperok mariguanazko gailetarekin izan zuen arazoaz hitz egitean. “Blogetan ni neu naiz”.

 “Nire kuadrilan geratzeko bloga erabiltzen dugu. Blogara sartzen ez dena, ez du afaria dugula jakingo” esan zuen Iban Arantzabalek. “Gainera, lanean ere oso mesedegarria da blog bat izatea”.

 Hortaz, bloga euren egunerokotasunaren parte egin dute. Baina argi utzi zuten, blogak ez dutela soilik balio norberaren arazoak kontatzeko. Ez, gai espezializatu bakoitzeko blogak daude. Sarean fidagarriak ez diren orrialde asko aurki ditzakegu baina, halako blogetan interesatuta zauden gaiari buruz jantziak diren pertsonak idazten dute eta haiei galderak egiteko aukera daukazu ere.

 Teknologiak aurrera doaz eta komunikatzeko moduak eboluzionatzen dute. Blogak aldaketa hauen isla dira.


Utzi iruzkina: