Hazi bideoaren komentaketa

guakamole 1456135159179 guakamole | 2008-05-28 14:44



Teknologiaren aroan bizi gara eta aurrerapen teknologikoak gero eta azkarrago doaz. Hauekin erne ibiltzea guztiz beharrezkoa da atzean ez gelditzeko. Duela urte gutxi batzuk internet asmatu zuten eta gaur egun jendeak izugarri eta egunero erabiltzen du. Gaur egun ia pentsaezina da internet barik lan egitea, denbora pasatzea... gure eguneroko bizitzaren parte bihurtu dugu eta. Berdina gertatu da tekefono mugikorrekin, GPSkin e.a., e.a. eta hemendik urte batzuetara ezta imajinatu ezin ditugun tramankulu berriak asmatuko dituzte. Urteak aurrera doaz eta eboluzionatzen eta berritzen joatea ezinbestekoa da.

Argi dago aldizkarien eta egunkarien salmenta gutxitu dela baina honek ez du esan nahi irakurtzen ez direnik. Gaur egun edonork  internet etxean izan dezake eta prentsa bertan irakurtzea internet ematen dituen aukerak explotatzea da. Internet etorkizuna da eta zenbat eta azkarrago ikasi hobeto.


Utzi iruzkina: