Extremusika

guakamole 1456135159179 guakamole | 2008-02-22 15:25

Extremusika musika ekitaldia apirilaren 17,18 eta 19an ospatuko da Caceresen. Anbientea izugarria izango da berton ehunka gazte topatuko garelako. Sarrera 50 euro inguru balio du eta kanpaina denda jartzeko partzela sartzen da. Denetariko kontzertuak egongo dira, badaude oso ezagunak ez diren taldeak eta hauek ezagutzera emateko aukera paregabea da haientzat.

Joko duten taldeen artean La Vela Puerca, Reincidentes, Bebe, Muchachito, Obrint Pas, Albertutxo, M-Clan, Amparanoia ditut gustokoen. Badaude ere beste batzuk gustatzen zaizkidanak baina ez hainbeste eta beste batzuk inoiz ez entzun ditudanak. Hortaz, talde berriak ezagutu eta entzungo ahal izango ditut. Zerrenda ikusi nahi izanez gero klikatu hemen.

Egongo diren kontzertuetaz gain, merkatu mediebala eta kaleko antzerkiak egongo dira. Extremadurako klima beroaz disfrutatu ahal izango dugu, jende berria ezagutu eta zergatik ez, nahi izanez gero erosketatxo batzuk egin.

Beraz, guztioi gonbidatzen zaituztet esperientzia oso polita eta dibertigarria izango delako. Gainera, ez da oso garestia eta azterketetarako ikasten hasi baina lehenago egun batzuk oporrak hartzea ondo etorriko zaigu. Beno ba, ondo izan eta ea bertan ikusten garen!

 


Utzi iruzkina: