Audacity programa frogatzen
Gaur lehenengo aldiz audacity programa frogatu dugu. Hortarako Felipe Juaristiren Ezinezkoa da ahanztea poema grabatu dut. Izugarri arraroa egin zait nire ahotsa grabatuta entzutea. Hementxe jartzen dizuet.
EZINEZKOA DA AHANZTEA 
        Felipe Juaristi, 2004 
 
 
Heriok bakarrik ahantz dezake. 
Ezinezkoa da itxarotea;
denbora denak bakarrik itxaron dezake, 
eta denborari denbora gehiago eman, 
eta denborari arrosazko ohea jarri. 
Bada betiraundea,
gogogabe eta nekez beterik 
zabaltzen den oraina.
Ai, izatearen zoritxarra! 
Infinitua nahi
bere gorputz hilkor eta mugatuarentzat. 
Argi iheskor eta ahularen urruntasuna 
bizi da gugan, ordea,
eta hustu egiten gaitu. 
Ezinezkoa da desiratzea, 
sekula ez da guztiz desiratzen 
eta sekula ez da guztiz lortzen 
desiratu izan dena. 
Desiratzea itxarotea da, 
desiratzea ahanztea da, 
desiratzea hiltzea da
desira izateari utzi 
eta dohain argitsu 
bihurtu den unean. 
Desiratzea da 
desiratu den horretan 
guztiz berpiztea.
guztiz berpiztea.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: