Herri urrats eta gero...

gu 1456135158441 GU | 2006-05-16 13:57

Gure aurtengo herri urratseko esperientzia BIKAINA izan da: Iruñetik 8:30tarako Senpererako bidean ginauden, bertara iristeko irrika handiz. Iritsi eta berehala, muxikoak taldearekin dantzatu ondoren, koadrilan gosaldu genuen belarretan eserita. Eguraldia ezin hobea zen eta gazte gunera abitu ginen. Han, anekdota pila gertatu zitzaizkigun... noski ez ditugu denak kontatuko luzeak eta asko baitira!! Iparraldeko euskaldunei berehala antzematen zaie bertakoak direla: jazteko moduarengatik, solasteko duten euskalki polit horrengatik.... oso irekiak ziren, batez ere mutilak. Irekiegiak. Gazte gunea zulo batean dago eta beroa eginez gero, bertan kiskaltzeko modukoa da. Horregatik hor ondoan dago lakua, jendea osorik jantzita ere botatzen da! Kontzertuak bikainak izaten dira eta eszenatokitik botatzea pentsatzen bazaude ongi lotu galtzak...jaja! Jende berria ezagutzeko aukera ederra da eta euskal giro bikaina dago. Horregatik, Herri urratsera joatea gomendatzen dizuegu, ederki pasatuko baituzue!!! Dudaren bat edukiz gero ikus itzazue gure argazkiak!!


Utzi iruzkina: