Parte hartu!

grosekopilotazaleak 1456135155671 Groseko Pilotazaleak | 2010-06-11 12:52

Groseko Jaietako Pala eta Eskupilota Txapelketa


Hiru txapelketa antolatu ditugu: pala, eskupilota helduentzat eta eskupilota 15 urtetik beherakoentzat.

Izena eman ahal izateko:
- Bidali bikotearen bi kideen izenak posta elektroniko helbide honetara edo deitu  645720927 telefonora.
- Bikoteko 5 euro ordaindu behar dira.
- Izena emateko azken eguna ekainaren 21ean izango da.
- Antolakuntzaren egutegia bete egin behar da. Bikoteren batek ezin badu, bikote hori arduratu beharko da aldaketak egiteaz. Lehenik antolatzaileei jakinarazi beharko diete eta ondoren arerioekin hitzordu berria adostu beharko dute. Partidua jokatu ondoren, antolakuntzari emaitza jakinari beharko diote.

Kontuan hartu:
- Partiduak arratsaldeko 18:00etan hasita ekainaren 28tik uztailaren 16ra jokatuko ditugu Sagueseko frontoian.
- Blog helbide honetan argitaratuko ditugu emaitzak, albisteak, argazkiak eta bideoak: http://www.blogak.com/grosekopilotazaleak

Antolakuntzan parte hartzera ere animatu nahi zaituztegu. Hauxe da gure egutegia:
- Ekainak 21: izenak jasotzeko azken eguna.
- Ekainak 24: antolakuntza bilera.
- Ekainak 28: Txapelketaren hasiera.
- Uztailak 11: Emaitza guztiak jaso, nor sailkatuko den erabakitzeko.
- Uztailak 13 eta 14: Finalaurrekoak.
- Uztailak 16: Finala (euria egiten badu, uztailaren 18an).


Utzi iruzkina: