Euskal Herria aldaketaren atarian da

grebaorokorra 1456135152064 O14 greba orokorra | 2008-02-13 12:18

Kalean banatzeko eskuorria deskargatu || Panfleto para repartir en los comercios y calles:

eskuorria.pdf


2005/2007 negoziazio aldia eta ondorenean, haustura emanda, Espainiako gobernua (estatua) eta berau kudeatzen duen PSOE
alderdiak sekulako jauzi errepresiboan murgilduta dago. Euskal Herriak, bere buruaren jabe izateko daraman bidea soilik errepresio
bidez geldi dezakeela sinestarazita dago. Zentzu honetan, estatuko tresna diren botere judiziala eta segurtasun indarrek baimena
dute Euskal Herriaren kontra edozein gauza egiteko. Azken hilabeteak horren erakusle dira: Sarekadak, Batasuneko mahi nazionalaren gartzeleratzea, ilegalizazioak, 18/98 sumarikoen gartzeleratzea, tortura, ekitaldien debekuak…Oinarrizko eskubideen aurkako jazarpen eta eraso larriak salbuespen
egoera ezarri dute Euskal Herrian eta herritarrak dira zigortuak gehien. Finean, Euskal Herriaren hitza eta lurraldetasuna ukatu
nahi dute, aldaketa politikoa ahalbideratu dezakeen jendarte sektorearekin bukatu nahian dabil.
Salbuespen egoera honi STOP!! esateko ordua dela deritzogu, Independentistokin ezin izango dutela bukatu esateko tenorea heldu zaigu. Oinarrizko eskubideen defentsa eta egoera justu ahalbidetuko
duenaldaketa politikoa Euskal Herriak eta herritarrek bermatu behar dugulako, guztion konpromiso eta parte hartzea beharrezkoa
dugulako. Horregatik, Otsailaren 14-ean izango den GREBA OROKORRAREKIN bat egitera gonbidatzen zaitugu, zure konpromisoaren bidez taberna, denda, bulegoa, tailer,
enpresa... ixtera. Euskal Herriaren aldaketa, herritarren hitza eta erabakia kontutan hartuz izango dela ziurtatzeko, lurralde guztien
presentzia eta parte hartzea benetakoa izango dela ziurtatzeko.

Horregatik, Otsailaren 14ean DENOK GREBARA!! KALERA!! SALBUESPEN EGOERARI STOP ESATERA!!


Utzi iruzkina: