Bizkaiko zenbait datu

grebaorokorra 1456135152064 O14 greba orokorra | 2008-02-14 17:20

 - Sopelako herrigunean %98ko arrakasta izan du grebak

 - Leioan %50eko segimendua dauka grebak merkataritzan eta ostalaritzan

 - Sestao. Ezkerraldeko zonalde osoan zipaioen presentzia itogarria izan da eta beraien jarrera bortitza berriz ere nabarmentzekoa da. Hemen iruditan zenbait agente armatuak Sestaoko bizilagun batzuei emandako jipoiaren eraginak.



 - Barakaldon 200 pertsona inguru batu dira LABek 12etan deitutako manifesltadian. Egun osoan zehar sekreta eta zipaioen "presentzia" nabarmena izaten ari da. Horren ondorioz hamarnaka lagun geldituak eta identifikatuak izan dira egun osoan zehar egindako ekimen ezberdinetan.


 - Gaur eguerdiko 13etan 600 pertsonek bat egin dute LABek deitutako mobilizazioarekin Basaurin. Atzo manifestazioak izango zuen ibilbidea udalak eta ertzaintzak debekatu ostean.

 -Leioako kanpuseko ikasleen %80 inguruk bat egin du grebarekin zipaioen presentzia itogarriaz.

 - Goizeko lehen orduetatik kalean izan dira Itzubaltzeta-Erromoko bizilagunak. Eguerdiko 12etan, komertzioen %80a itxita aurkitzen zen. Info gehiago


 - Ia 700 lagun inguru batu dira Algortan Euskal Herriaren eskubideen alde eguerdi honetan.


 - 20 bat independentista entzerrona burutzen ari dira Bakioko udal liburutegian


 - Bilbon 3.500 pertsona inguru gaur goizeko manifestaldian.



Greba Eguna Larrabetzun bideo honetan laburbilduta


Utzi iruzkina: