Bloga sortu(www.blogak.com/gorkani/post)
Iritsi zen gure azken eginbeharra gauzatzeko ordua. Oraintxe bertan irakurtzen ari zaren bloga hain zuzen ere. Gaia erakargarria bezain ausarta zen gure blogerako Nerek proposatu ziguna. Teknologia Berriak eta Hezkuntza ikasgaian landu ditugun jarduera eta ikasgaiaren nondik norakoaren berri eman behar genuen, eblaluazio bat barne.
Lan polita eta samurra zen egin behar genuena. Ez zuen aparteko baliabiderik –programa berezi bat- eskatzen. Nahikoa zen interneten blogak egitea errazten duen web gune batera sartzea. Nire kasuan, www.blogak.net web gunea aukeratu nuen.
Irakurtzen ari zaren “albistearen” modukoak idatzi behar genituen lehenik. Albisteaz gain, jarduera batekin behintzat lotura zuten argazki batzuk eta minutu inguruko bideotxo bat sartu behar genuen.. Nire kasuan, Power Pointa –multimedia- erabiltzen ikasteko egindako jardueran erabilitako zenbait argazki eta bertako gaiarekin lotura zuzena zuen bideoa sartu nuen.
Nire bloga egitearen kontuari dagokionez, oso gustura geratu naiz egindako lanarekin. Onartu beharra dut hasera batean beldur piska bat ematen zidala lan honek. Horretaz gain, oso lanpetua ibili naiz azkenaldi honetan eta oraindik eta gehiago baztertu nuen bloga egiteko kontu hori.
Egun batez, hasi eta buka egin behar nuela pentsatu nuen. Lehenengo pausua apunteak irakurtzea izan zen. Irakasleak emailez bidaliak zizkidan eta begiradatxo bat bota ostean, KZ gune batera joan nintzen. Bertako arduradunari ere galdetu nizkion zenbait zalantza eta Nereri ere telefonoz. Ez zuela aparteko zailtasunik ondorioztatu nuenez, lanari ekin nion eta konturatzerako bukatua nuen.
Jarduera honi dagokionez, nire benetako zailtasuna lana egiten hastea izan da. Behin hasitakoan, gustura aritu naiz eta egia esan piska bat ere “engantxatu” naiz blog kontuarekin. www.blogak.net web guneko blog mordo bati eman diet gainbegiradatxo bat eta zenbait lankide eta lagunekin honen inguruan hitz egiterakoan, jende asko dela euren bloga dutena ohartu naiz. Batzuk euren laneko web gunearen barruan, besteak lagun talde bateko partaide bezala eginak euren artean “komunikatzeko”... Ni ere bat “blogarien” taldeko bat gehiago naiz hemendik aurrera.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: