UDABERRIA ATE JOKA
GAUR GAUEAN UDABERRIA
Oraindik ez dakit segur zergatik,
Baina Pariseko neguan bete-betean
gauden arren,
Badirudi udaberria dela
Ez dio ardurarik zer nolako
udaberria, ez!
Baina olerkarien udaberria.
Labur, isiltzen da.
Ezin gara karrikaratu ator
hutsean
Ainara dardaratiek kazkaraka
Esaldi hormatuak ikaratzen
dituzte
Baina lainoen atzean
Eguzkia dago.
Oihanak deitu dit aurreko egunean
Eta beraz, kabitik jauzi egingo
du ainara honek
Metro luzeko eta enbor lodiko
Haritzek bultzaturik.
Gure ainara oraindik ere
Neguan segitzen baitzuen
lozorroan.
Txir-txir, euria ari du.
Zerua erakutsi dit
Hango lainoak ere bai
Eta eguzkia… ez dago bera baino
hobeagorik horretarako
Eguzkia erakutsi dit
Ez badut ikusten ere!
Olerkari batek soilik
Ekin ahal dio udaberriari
Neguaren azkenetan.
Olerkaria itxaropentsu
Errealitateaz jabetzen.
Denbora pasa hutsa da itxarotea,
Baina huts ederra.
Aska, udaberria dator.
Gure hegazkinaren kontrola hartu
dugu
Udaberria baitator.
Baina jertse lodi lepo bikoitza
jantzi
Eta lehenbailehen scooterra hartu
dut,
Beharbada autoa, edo ontzi bat,
Edo hegazkina ere hartuko dugu
Iruzkinak
Utzi iruzkina: