MUXUAK. Zortziko. 2018.
Pentsatzeari uztea erabaki dut
eta MUXUAK banatzera gatoz,
etorri gara zuen artera
muxu-kitarraz pentsatzeari uzteko
eta sentitzera,
sentituz batera
ekitera bihotzaren arabera.
https://www.amazon.es/Muxuak-Ainara-Maia-Urroz/dp/B07KGXTRYP
Ainara Maia Urrotz: Euskal Filologian lizentziatu zen 2002an, eta 2004an « Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa » masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2008an IDAZLE ESKOLA graduondokoa egin zuen UNEDen, eta horren fruituetako bat duzue MUXUAK olerki-bilduma hau.
Inaki Martiarena Otxotorena « Mattin »: Ibilbide luzeko marrazkilaria. Hainbat esparrutan dabil jauzika: komikia, umore grafikoa, linograbatua, jendeaurreko saioak, tailerrak... Etengabe ari da bere grafika aberasten.
Muxuak poesia liburu ilustratua plazaratu dute Ainara Maia Urrozek eta Iñaki Martiarena Otxotorena “Mattin”ek. 23 muxu, eta beste hainbeste marrazki; uneen, ezpain posibleen, begiak itxi orduko iluntasunean barrura proiektatutako irudien nolabaiteko katalogo bat. Haiekin hitz egin dugu liburu honen sortze prozesuaz.
https://www.eke.eus/eu/agenda/ainara-maia-urroz-eta-inaki-martiarena-otxotorena-mattin-muxuak
Iruzkinak
Utzi iruzkina: