MAITASUNA MAITASUNA BAINO GEHIAGO DA

gorgoinetan 1456135123611 POETA BIZIEN KLUBA | 2009-09-29 11:01

Ainara, Ainara
polit eta gazte
zaharrak eta gazteak dabiltza zure atze
ile hori
begi urdin
ederra zera zu, Ainara!
(ene aitak txikitan kantatzen zidan...)
 
MAITASUNA MAITASUNA BAINO GEHIAGO DA
2009-09-29
Ainara Maia Urroz
 
"Maite zaitut" erratea zuri, eta hari, eta bertzeari,
bihotzez maite dudanari,
hori baita isiltasunetik ateratzen zaidan
xuxurla erromantiko bakarra,
benetako hotsa.
 
Maitasuna neurrigabea da
eta zabala
"Maite zaitut"
nahiz eta neska eder lirain perfektu bat eduki aldamenean
benetan eta egiatan
maitasunak dena hartzen baitu bere baitan
LOVE ACTUALLY
eta ez erakarpen fisiko hutsa.
 
Maitasuna maitasuna baino gehiago da
bikote-harreman bat baino aunitzez zabalagoa
horregatik erraten dizut hitz erromantikorik
"Maite zaitut" erranez
desagertuko naiz
isilduko,
beti bezala
isilik.


Utzi iruzkina: