MAIATZEKO AMODIOA
LORAILA (MAIATZA)
KVETEN
BEGI TRISTEAK UDABERRI UDAZKENDUAN
Bihotza minberegia da;
Erraz mintzen da bihotza,
Errazegi hozten da…
Eguzki hotza ari du
eta euria bero dago kanpoan
eta ni zentzugabekeriak esaten?
Zentzugabe nabil
zu zeru eta lur artean
begien bistan ez zaitudanetik;
zentzugabe bat naiz
zu gabe
baina hementxe zaude
egunero
goizero
gauero
begi niniaren barnean
ikusten al nauzu?
Udaberri gau hotz honetan
leun eta goxo irudikatzen zaitut
eta badakit
Maiatza erdialdean
baltsamo-haizearen gisa
lurrin atseginak arnastuko ditugula
elkarrekin
izarren hautsarekin batera.
Eta oroitzen naiz behin
uda hartan saiatu nintzela
lili batzuen esentzia usaintzen
zuregandik ezkutuan
gure herriko azokan saltzen zituzten
krabelin haien gisa
ni zuri eskaini
eta inguruko jendeak barre egin zuen
beharbada
nik orain zuri
negar egiten dizudan gisa
(azken) olerki hau idazten didazularik
dizudalarik.
Eta orduko polenaz
doministiku egin nuen.
Eta lilien polena aurpegian
banekien zer esango zenidan
badakit ongi orain
huts eta isil ero gidatuz
eta ezinbesteko iluntasun ikaragarri beltz eta hotz bat
dut inguruan.
Eta gero udaberri udazkendu honetan
hosto berdeak erortzen dira lurrera
isil
eta zu irudikatzen zaitut leun eta goxo
Maiatza erdialdean
izarrak urruti eta isil hegan eginez batera
eta soilik hauts gorri bero bat erortzen da zerutik.
Eta banekien zer esango zenidan
ongi dakit
esan gabe doana
betiko gelditzen dela neuregan,
guregan,
baina haurrak ginen garaian bezala
norbaitek inguratuko nau bere besoetan
eta ongi sentituko naiz berriro
Maiatzaren erdialdean
loreen erdian eta izarren azpian.
Eta uda hartakoaz oroitzen naiz
gorriz idazten didazun
dizudan bitartean,
tantaz
tanta.
MAIATZA GAIN-GAINEAN DUGU, LOREAK ETA BITXILOREAK NONAHI ETA SENTIMENDUAK... zuri idazten, zertan ari naiz? zergatik? lagun zaitudalako? orain nola bete barnean dudan zulo hau? orain zer egin maiatzeko itxaropen galdu hauekin? nola bizi eta irribarre egiten segi bihotzeko zauri honekin?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: