ene bihotzarentzat berri onen bat

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2010-07-08 17:48

Kaixo lagunok,
zer moduz?
ez dakit norbaitek irakurtzen ote didan hau, baina irakurtzen ari bazara, esadazu, arren... eman bizi-seinaleren bat mundu honetan bakarrik senti ez nadin gehiago...


2010... pua, ke desastre!
non dira 2010?
kaka zaharra!
non dira 2009?
negar-uholdea
non dira 2008?
pua, ke desastre!
mina, bakarminez
non dira 2007?
zorion ia betea
non dira 2006?
ahanztura, txistu leun baten eskutitza.
non dira 2005?
zero urtea, aurreko bat eta geroko bat.
Begiraden arteko magia
irribarre batez maitasunaz maitemindu...

Barkatu, asier...ez dizut ezer eskatu, ez eskatuko ere... itzuli naiz jada Moraviatik Euskal Herrira, eta gogorra zait une honetan Euskal Herrian bakarrik egotea, oroitzapenek oraina zipriztintzen didate, eta lagun on batek erran dit oroitzapen berriak sortu behar ditudala zaharrak atzean uzteko, baina bakarrik ez da hain erraza; hala ere, saiatzen ari naiz asier, ez dakit hau irakurriko duzun, baina nik hau idatzi behar dut, nahiz eta inork ere ez irakurri beharbada. Oso ongi pasa dugu elkarrekin pasa den negu luzean, eta zure besarkadak eta muxuak aurten gertatu zaidan gauzarik politenak izan dira eta eskertzen dizut. Agian, zuretzat denborapasa hutsa izan naiz (Ich liebe Ain... ), baina neretzat zu ez, serio jolastu naiz zurekin... "maite zaitut" erran dizudanero, bihotzetik aterata erran dut, eta maitasunez oheratu naiz zurekin (oraingoz maitasunagatik soilik oheratu naiz mutil batekin, maitemindurik...).
ESKER MILA AUNITZ, ASIER...
KPMZ





Gure urratsak inoiz gurutzatuko al dira, ala itsasoan galtzera kondenaturik daude? (Txingudi) Ainara Maya Urroz Uztaila 07(a)ren 21:16(e)tan
MAITEMINEZ
ITSASOARI BEGIRA
URRATS BAT AITZINA
MAITEAREN GALDEZ
MINA ERANTZUN ISIL
EZPAIN APARTSU ETA AZAL HORI
MAITALEA MAITALEAREN GALDEZ
MINA ERANTZUN ISIL
BEGIAK MALKOTAN ETA AHOA DARDARATI
MAITEMINEZ ITSASOARI BEGIRA
ZENBAT MIN OTE DU MUNDUAK
ZENBAT NEGAR EGIN BERTAKO IZAKIOK
ETA NI
HITZ UMIL ETA TXIKI HAUETAN
MAITEAREN ERANTZUNAREN GALDEZ
SAKELEKO TELEFONOARI BEGIRA
BERE DEIAREN ZAIN
GALDURIK
NIRE AZAL HORIA
NIRE MIN HORIA ZURITU NAHIAN
LETRA URDIN HAUEKIN.




Utzi iruzkina: