enaren urtea, el año de las golondrinas

gorgoinetan 1456135123611 POETA BIZIEN KLUBA | 2013-10-07 11:12

ENAREN URTEA
Hemen dugu enaren urtea:
zuhaitzak txorrotxioka,
txoriak dantzan,
loreak tente, mutu, isil, geldi,
ikasleak tabernatako gramatika
eta komunetako literatura ikasten,
eta irakasleak operan, antzerkian,
ikasleen lanak eta etsaminak ebaluatzen, hausnartzen,
eta ni
egonean,
maitearen zain
habia egiteko zuhaitz kantari-alaietan,
enaren urte honetan,
nik eta nire bihotzak
hitz bakar bateko
olerki bat idatziko dizugu
lau letrako hitza
bertso bakarreko olerkia,
Jota batez emango diogu hasiera
munduko besta ezagunari,
maitasunaren festari.

 


Leave a Comment: