Egunerokotik hona... ene ibilbide literarioa
Ainara Maia Urroz, Xorino Kantharia
Irun, 1976.
Euskal idazlea eta itzultzailea da. Euskal Filologiako lizentzia eskuratu zuen 2002an, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa masterra 2004an. Euskara du ama hizkuntza, eta berak esana da «euskarak nau ni egiten»; horrez gain, gai da gaztelaniaz, frantsesez, alemanez, ingelesez eta txekieraz komunikatzeko.
2008tik 2014ra Brnoko Masaryk Unibertsitatean (Txekian) aritu zen euskara irakurle lanetan. Harrezkero, trebatzaile, irakasle, itzultzaile eta euskara teknikari lanak txandakatu ditu.
Idatzitako lanen artean, Galtzea metodo kontua da (Txalaparta, 2004) itzuli du.
Poesiaren arloan, hainbat kolaborazio egin du Hatsaren poesia (Senpere argitaletxea) olerki bilduman parte hartu du 2001 urtean eta 2003-2022 urte bitarte; gainera, Europaren bihotzean (Calaméo, 2011) kolaborazioa egin du.
Horrez gain, honako liburu hauek argitaratu ditu:
2012an Chansons d’amour, ilargi beterik gabeko gauak, (Maiatz argitaletxea, 2012).
2015ean haur eta gazte literaturari dagokionez, Igandeak (Egile editore, www.entreescritores.com, 2015).
2018an Muxuak (Zortziko argitaletxea, 2018).
2019an Other Words-Beste hitzak (Erein, 2019) eta narrazio lana Pepito, biziminaren eta maiteminaren txinparta (Maiatz argitaletxea, 2019).
2020ko ekainean, Oroiminezko Igandeak. (Dakit argitaletxea, 2020).
2022ko abenduan Hitzetatik harago (Egile askoren artean, Zortziko, 2022) liburu kolektiboan parte hartzaile.
Ainara Maia Urroz
2022
Zortziko argitaletxea.
2022
Hatsaren poesia (2003-2022)
Senpere
2020
Oroiminezko Igandeak.
Dakit argitaletxea
2019
Other Words-Beste hitzak.
Erein Argitaletxea, S.A.
2019
Pepito, biziminaren eta maiteminaren txinparta.
Maiatz argitaletxea
2018
Muxuak.
Zortziko argitaletxea
2015
Igandeak
Egile editore.
2012
Chansons d’amour, ilargi beterik gabeko gauak.
Maiatz argitaletxea
2011
Europaren bihotzean.
Calaméo
2008-12-06
Eguberrietako olerkia.
2004
Galtzea metodo kontua da.
Txalaparta
2004
Iruzkinak
Utzi iruzkina: