DESAMODIOA
Desamodioa benetako pribilegioa da.
Denbora, osasuna, dirua eta espazioa dutenen pribilegioa
norbere buruaz errukitzeko.
Nik ez dut denborarik ezta osasunarik, dirurik eta espaziorik ere horretarako.
Azkenean txarra suertatzen bada,
zer axola du desamodioak?
nire neba istripuz hiltzen bada,
zer axola du desamodioak?
Urarik ez badut,
zer axola du desamodioak?
Gerrak badaude,
zer axola du desamodioak?
Bai, desamodioak deprimi gaitzan uzten dugu
eta gain-erantsitako azukrez betetako gure egoismoa erakusten dugu.
OPI (Oso Pertsona Inportanteak) gure sentimendu osoz.
Ez nau maite, diozu negarrez.
Ez naiz inoren erregin, diozu negarrez.
Ez naiz "puto amo", diozu negarrez.
Bakarrik utzi naute, diozu negarrez.
7.502.560.981 bat biztanle gara munduan,
eta zuk bakar batek maita zaitzan nahi duzu, zuk aukeratutakoa, betiko.
Bai zera!
Orain arnas bakoitza sentitzen duzu
airea falta zaizulako.
Orain hutsune bakoitza ikusten duzu
espazioa falta duzulako.
Eta orri-markatzailea itsatsirik gelditzen da
liburuaren orrialde berean behin eta berriz.
Baina ez da liburuaren amaiera.
Haurrak soilik gara, listua elkarbanatuz
eta plazera elkarri emanez,
bata bestearen barnera sartuz jolasten ari gara
ea zer kausi.
Onarpenaren bila dabiltzan haurrak.
Ongi egiten ari naiz: maiite nau.
Berezia naiz: aukeratzen nau.
Ederra naiz: esan zidan.
Noski berezia zarela!
bizirik zaude.
Ez dago hori baino gauza bereziagorik.
Eta ez norbaitek maite zaituelako, edo aukeratzen zaituelako,
ezta hatzarekin seinalatuz maite zaituela erraten dizulako ere.
Inola ere ez!
Ez gal denbora, otoi.
Ideia erromantikoaz ahaztu.
Kapritxoa ahaztu.
Kexa ahaztu.
Bitxiloreak ahaztu eta zapal itzazu.
Desamodioaren industriaz ahantzi,
baita lasaigarriez, dietaz, zirugiaz ere ahaztu,
eta ahaztu maitasunari buruzko etorkizunaz galdetzeko telefono-deiez ere,
baita kontsolatzeko sexuaz ere.
Soilik sortzen eta suntsitzen diren loturak ditugu
forma berriak ager daitezen.
Eta zuk jartzen diezu maitasuna lotura horiei, zure maitasuna.
Ahalik eta maitasun gehien harrapatu aogrtu baino lehen.
Maitatzen duguna gara.
Eta norbaitek beste pertsona bat aurkitzen badu,
izaten segitzen duzu.
Eta norbaitek erraten badizu ez zarela bilatzen duena,
izaten segitzen duzu.
Begiak kliskatzen ditugun aldioro
sortzen gara
eta baliteke hurrengo begi-kliskan
ez pantaila hau ikustea.
ezin segitzea izaten.
Gaur lehenago gautu du, egia da,
baina gautzen du.
Oraingoz, beti iluntzen du.
Batzuetan ez du inoiz gehiago gautzen batzuentzat.
Beste batzuk berriro maitatzeko benetako aukerarik gabe gelditzen dira.
Lasai, DENA ONGI DAGO
eta LASAI, HEMENDIK DIOTSUT,
BETI HOBERA EGIN DAITEKEELA.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: