2013ko OLERKARIEN EGUNA

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2013-04-06 23:51

Gaur, apirilaren 6an, arratsaldeko 5etan lagunarteko ibilaldi poetiko bat

egin dugu, eta hatsa hartu dugu negu hotz honetan...

...ezer ez egitearekin lanpetuta,

arnas hartu eta bota

eta elkarrekin gure sentipenak elkarbanatzearen plazer sinplea.

 

HATSAREN POESIA

Ezer ez egitearekin lanpetuta,

gaur hats hartu eta bota dut.

INSTALLING SPRING.

Elkarrekin gure sentipenak

elkarbanatzearen plazer sinplea.

50% READY...

Krmitkon hartu dut indarberritzeko janaria.

INSTALLING FAILED

ERROR 404: SPRING NOT FOUND

Negu zuria urtu da lur gorrian

udaberri berdea lora dadin

berdearen energia da udaberria

berde itxaropentsua

baina hotz eta zuri dago ene barnean.

Negu zuriak energia zuri eta garbi ematen dit

malutaz maluta.

Energia berdearen zain

epeldu dut denok osatzen dugun bihotz bakar hau

horregatik idazten dizut zuri

denok bat garelako

maitasunaren eta poesiaren ibai berean.


Utzi iruzkina: