Ikaslean berbea: 13 urteko gaztean hartu-emonak

No profile photo Gorbeialde Irratia | 2009-01-21 17:37

Aste honetan neska-mutiko talde barri baten bisitea euki dogu Gorbeialde Irratian. DBH 2.mailatik Santi, Maialen, Mariane, Ainhoa eta Naomi parau dire gure mikroan aurrean.

Talde honek 13-14 urte bitarteko gaztean arteko hartu-emonak zelangoak direzen azaldu dozku: lelango nobio eta nobiek, lelango juergak, alkohola, tabakoa... beti be, aurin ikuspuntu eta esperientzi pertsonaletik.

(DBH osoko ikasle formalenak egon dire gugez. Iñok ez dau ondiño ez tabakorik ez alkoholik egundo probau..!) 

*** Laster Arratia Institutoak bere web orrie zabalduko dau eta bertan "Ikaslean berbea" atalak entzun eta bajatu ahal izingo dire.


Utzi iruzkina: