Gasteiztarrei festa animatzen

gorbeialdea-bertsotan 1456135080255 Gorbeialdea bertsotan | 2008-08-28 11:10

Tartetxo bateko geldiunearen ondotik, hemen gara gorbeialdea-bertsotan bloga berriz ere pil-pilean jartzeko prest. Hemen gure eskualdeko bertsolariek Gasteizko jaietan eginiko bertso-saioetako aukeraketa txiki bat. Aramaio eta Izarratik joan behar Gasteiztarrei festa animatzera!


GASTEIZKO JAIAK 08 - Aihotz plaza

Iturria: www.bertsoplaza.tv

Data: 2008/08/06

Bertsolariak
  • Sustrai Colina
  • Unai Iturriaga
  • Andere Arriolabengoa
  • Manex Agirre

BARRAKETAN: Andere eta Manex bikotea dira baina ez dute arratsalde bat barraketan pasatzeaz iritzi berbera.

ETXETIK EZIN ATERA: Krisia dela eta Unai eta Sustraik Gasteizko jaietan etxetik zertxobait beranduago ateratzea erabaki dute. Baina festak aurrera egin dute eta bi bertsolariak etxetik ezin aterata sofan botata telebistari begira gelditu dira egun bat eta beste bat.

PUNTUKA: Saioa amaitzeko lau bertsolariak puntuka aritu ziren.


GASTEIZKO JAIAK 08 - Aihotz plaza

Iturria: www.bertsoplaza.tv

Data: 2008/08/09

Bertsolariak
  • Xabi Paya
  • Zigor Enbeita
  • Jexux Mari Irazu
  • Aitor Mendiluze

Saioari amaiera emateko kopletan ibili ziren lau bertsolariak.

 


Utzi iruzkina: