Gabonetako saioa
Urteroko zita heldu da Aramaiora, Gabonetako bertso jaialdia! Aurtengoan Aramaioko bertako Manex Agirre, Jexux Mari Irazu gipuzkoarra, Barakaldon jaio arren betidanik Urruñan bizi izan den Odei Barroso eta egungo Nafarroako txapeldun den Julio Soto izan genituen oholtza gainean kantari, Xabier Igoaren esanetara.
Animali kontuak izan ziren nagusi saioan zehar elkarri adarra joz 130 lagunek euren bertsoekin gozatzen zuten bitartean. Giro apartean joan zen saioa aurrera.
Bejondeigula Aramaixo!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: