Bertso eguna 2009

gorbeialdea-bertsotan 1456135080255 Gorbeialdea bertsotan | 2009-01-21 15:16

Urtarrilaren 24an ospatuko da Donostian Bertso Eguna "joan - etorrian" lelopean. Sarrerak eskuratu nahi badituzu klikatu hemen eta bete formularioa.
Egitaraua:
- 12:00etan: Bertsolariak bulebarrean.
- 18:00etan: Ekitaldi nagusia Kursaaleko areto nagusian.
- 21:00etan: Afaria eta festa Kursaal Martin Berasategi jatetxean.

HAR EZAZU PARTE BERTSO EGUNEAN ETA BIDALI KURSAALEKO EKITALDIAN BERTSOLARIEI JARTZEKO GAIAK!!
Bidali zure proposamenak!
- Deitu edo mezua bidali 685 728 518 telefono zenbakira edo idatzi sustapena@bertsozale.com helbidera.

SARREREN ERRESERBA:
Ekitaldirako sarreren erreserbak urtarrilaren 12tik 22ra egin ahal izango dira www.bertsozale.com-en edo 943 69 41 29 telefonora deituz.

Afarirako sarrerak agortuta daude.

Urtarrilaren 18a bitartean egindako erreserbak etxera igorriko dira. Urtarrilaren 19tik 22ra egindako erreserbak, aldiz, ekitaldia hasi baino lehen jaso beharko dira Kursaaleko leihatiletan, arratsaldeko 16:30etatik aurrera.


Utzi iruzkina: