BERRIPAPERA: Abenduko alea

gorbeialdea-bertsotan 1456135080255 Gorbeialdea bertsotan | 2008-12-10 12:54

Teknologiak uzten digun bitartean, esperimentuak egiten jarraituko dugu. Hemendik aurrera, berripapera formato digitalean!  Eskumako zutabean atal berria zabaldu dugu. ON EGIN!
BERRIPAPERA.PNG
 

Nola nahi zenuten bada Berripaperaren neguko alea hastea? Azaro osoa elkartetik elkartera pasatu dugu BERTXOKO SARIKETAren aitzakiaz, eta argi artifizialez blai ibili arren, hobeto egon gara barruetan kanpoetan baino… AMAIA zentroan ere izan baikinen, urrian zehar, ikastarotik ikastarora… azken finean, udazken hau prozesu bat izan baita: lehenengo Gauekoakekin ikasi, eta gero Bertxoko sariketarekin praktikan jarri!

 

Gabonak heltzear dauden honetan, eta Durangoko zafarrantxoa pasatu denean, txapel azpian ikusezin gelditu ez zen bati eskeini nahi diogu portada. Julio Soto nafar gazteak irabazi du aurtengo Bertxoko sariketa (Eta uste dugu ez duela horretarako ikastaro berezirik hartu, Amaia zentrora behintzat ez baitzen agertu), Aramaioko final animatuan. Arabako Bertsozale Elkarteari eskeini zion txapela, egiten dugun lana gustuko duela eta… Nafarroatik datorrela eta elkarte txikien lana ulertzen duela eta… Ia jarri gintuen malkojario. Berripaperaren

ale hau zuri eskeinita, Julio!...


Utzi iruzkina: