Klima

gorbea 1456135078383 Gorbeia zaleak | 2009-03-29 23:22

Meteorologiak eragiten dituen gorabeheren poderioz, neurri handiak ez dituen mendi-gune honetan alde nabarmenak gertatzen dira, bere txikian ere, iparraldeko haranen, hegoaldeko haranen eta gailurren artean.

Arratiako eta Altubeko bailarak, maila txikiagoko ur-emaile diren aldetik, klima-baldintza atlantiarraz gozatzen dira, eta nabarmena da ozeanoaren eragina; hortaz, udaldian ugariak izaten dira euriak eta are ugariagoak, ia etengabeak, neguan. Tenperatuaren aldaketak ez dira bortitzak (5,5-18 ºC) eta nahikoa tenperatura epelak ematen dira, itsasoa hurbil izateak dakarren eragin leungarriari esker.

Gutxitan gertatuko dira leiak bailara hauetan, eta elurra ari duenean ere ez du gehiegi botako. Klima, beraz, ona da, negu gozoekin eta uda epelekin, egoki banatutako euriteekin. Uztaila izan ohi da hilabeterik lehorrena eta horri esker, landare estalkia oso oparo haziko da. Landazabal atlantiarraren alorrean nagusitzen den klima da, i.m.g. (itsasoaren mailatik gorako) 600 metrotik behera.

Euri-itzala eragiten dute mendiek hegoaldeko bailaren hondoaren gainean, ozeanoaren eraginetik aldentzen dituztelako. Euriteak ez dira urteko 1.200 mm-etatik gorakoak. Udako hiletan bereziki bizia da fenomeno hori, eta udaldiko lehorte gisako bat ageri ohi da inguruotan .

Día despejado (Lotura hau beste leiho baten zabalduko da)

Orokorrean, handiagoa da zerua oskarbi dagoeneko egunen kopurua, eta zabalagoak dira bailarak. Horrek, garaiera altuarekin, i.m.g. 500 m-etatik baitaude, kontraste bortitzagoak eragiten ditu egunaren eta gauaren eta urtaro ezberdinen artean. Batezbesteko tenperatua urtarrileko 3,5 ºC-etatik abuztuko 18 ºC-etara doa. Leiak ere gogorragoak izaten dira, eta elur gehiago egiten du.

Gorbeiako hegoaldeko bailaretako klima, arras ezberdinak diren bi eremutako trantsiziokotzat har dezakegu; izan ere, klima atlantiarraren eta mediterraniarraren arteko kontrasteak nabarmen daitezke. Mediterranio aldeko klimaren ezaugarri diren udaldiko epealdi lehorra, hezetasun erlatiboaren balio baxuak eta urtaroetako tenperaturen arteko kontrastearen zirriborroari antzemango diogu hemen, erabateko ezaugarri izateraino heldu gabe, baina.


Utzi iruzkina: