2007-ko Uefa kopako finala
Sevilla berriro ere irabazlea
Andres Palop Sevillako atezaina bilakatu zen finaleko protagonista, bi penalti gelditu eta gero bere taldeari uefa kopa eman zion.Baina ez da ahaztu behar ere Espanyol-en lana bera izan baitzelako beste finalista.
Hampden Park eskoziako zelaian jokatu zen espainiar final hau.Espanyolek lan ikaragarria egin zuen bi aldiz markagailuari bira emanez, jokalari bat gutxiagorekin jolastu arren.120 minutuko final izugarria izan zen eta partida penaltietan erabaki zen.Azkenean Sevilla taldeak irabazi zuen baina kostata.Ez da ahaztu behar ere Espanyolen lana Uefa osoan ez baitu partidarik galdu.
Valverdek Espanyoleko entrenatzaileak eraman du talde hau finaletara orain dela urte batzuk jokalari bezala eraman zuen moduan.Valverdek ez zuen merezi berriro ere uefako final batean penaltietan galtzea.Sevillan Juande Ramos entrenatzailea duakagu, eta berak Sevilla finalera eramateaz gain Sevilla taldea orokorki berpiztu du.
Zelaian bertako Galsgow-ko ikuslegoa zegoen eta erabat harrituta geratu ziren ikusi zuten finalarekin.Egun euritsua izan zen, hala ere, bi taldeetako ikusleek erantzun zuten eta partida osoan atsedenaldirik hartu gabe taldea animatzen egon ziren.
Sevillak finala irabazi eta gero sekulako ospakizunak izan ditu, aipagarriena zera da, ibaian txalupaz egindako paseoa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: