Testigantza - Bittori Tapia

Gogoeta 1536257927299 gogoeta.astea | 2018-10-30 19:50
1

Gogoeta 1540925510998

  • Lekukotasuna entzuteko : hemen.

Haurtzaro eta gaztetxogaraia

Antzekoa izan genuen biok. Garai hartan, gure fede hezitzaileak, sukaldean giroan kokaturik, ama batezere, eta nire kasuan, amona genuen etxean.

Hamasei urtetik aurrera izan nuen esperientzia azaltzen saiatuko naiz.

Gutxi gora bera, 1958-59an. Urte haietan sortu zen : (Herri gaztedia) deritzan mugimendua.  Zizurkilen ba zen, beste apaiz batzuen artean, Daniel. Berarekin hasi ginen bilerak egiten gazte talde bat. Bilera haien bidez, nire fedea poliki-poliki esnatzen hasi zen. Nire eta gure egoera nola zegoen aztertu, eta konpromisoren bat hartzen saiatu. Ibilbide horretan, pasa genituen  urte batzuk, tartean erretiroak eginez Santa Teresan. Benetan esaten dut, nire bokazioa gaixoekin  lan egitea zela.

Etxean egoera nahiko larria zen. Gehienak neronek eraman nituen; egoera hori, hamazortzi urte nituenetik aurrera.

Pozik erizaina izango nintzen baina gure etxean, pobreziaren poltsak, ez zuen diru soinurik.

Zazpi senidetik, ni, bigarrena nintzen. Saiatu nintzen , ala ere, nire ahizpei laguntzen. Ahizpa bat, erizain izatera iritzi zen.

Garai horretan, gazte aroan, Iñakik esan bezala, bera ezagutu nuen eta aldi bat egin genuen elkarrekin.

Maitasunezko ibilbide horrek , bazirudien, zituela sustraiak itsatsiak eta bion arteko etena sortu zen. Ni zalantza askorekin nenbilen. Ez nuen ezer garbi ikusten. Bakoitza bere aldetik gabiltzan.

Elkar banatze horrek, gaizki pasa arazi ziran, eta oso kritikatua izan nintzen. Nire familikoei ere, gure banatzea oso gaizki erori zitzaien. Iñaki asko maite zuten, eta niri ez zidaten ulertu.

Herrian, apaizarekin ezkondu ninduten.Bileretan eta eliz eginkizunetan, oso sartuta nengoen eta apaiza ere gurekin ibiltzen zen.

Egoera korapilatsu hura, ondo etorri zitzaidan, nire nortasuna indartzeko. Nire buruari esan nion: “Ekaitzaldia  hau ere pasatuko da. Aurrera”!

Oso aberatsa izan zen niretzat, aldi hori. Aprobetxatu nuen ahal nuen guztia.

Denbora pasa einean, gauzak argitzen joan ziren eta konturatu nintzen, Iñakirekiko nuen maitasuna, ez zegoela era bat itzalia. Aldi bat pasa nuen, egoera honi toki eman eta lantzen.

Bitarte horretan, ebakuntza nahiko larria izan nuen eta egoera honek, gaixotasun egoera honek denbora eman zidan, bion arteko hartu-emanak berritu eta harremanetan jartzeko. Horrela hasi ginen  berriro, lehenago genuen maitasunari atea ireki asmoz elkarrekin. Bi urte ezkax  pasa ziren hartu eman horretan eta gure etorkizuna prestatzen saiatu ginen biok, maitasun berri bat tarteko. Ezkondu ginen eta famili bat izan, Iñakik adierazi bezala, hiru alaba eta aurrera.

 

Heldutasun aldia

Heldutasun aldi honetan besteak beste, Iñakik azaldu du nola9 urte iraun genuela sendotzako monitore, nik jarraitzea pentsatu nuen, sendotza ondorengo talde batekin. Ikusten nuen, sendotza hartu eta jarraipenik esz bazegoen, nahiko hanka motz geratzen zela gure lana. Jarraitzea erabaki nuen. Bi urte egin nituen sendotza ondorengo prozesu horretan, elkarrekin biltzen eta lantzen. Talde honetako gazte haiek, konpromiso bat hartzera iritzi ziren.

Nahiz eta nire jardunean bilera batzuetara joaten nintzen, eten bat egin beharra izan nuen etxeko egoera zela eta.

Iñakiren gurasoak, gurekin bizi ziren; adinean aurrera zihoazen, eta laguntza beharrean aurkitu ziren. Hiru alabak ere beren ikasketak tarteko, zaintza eskatzen zuten. Aldi horretan etxean ibili nintzen.

 

Adineko aldia

Gurasoak hil zirenean, 2000-2002 erabat murgildu nintzen gaixo pastoraltzan. Fraisoroko egoitzara joaten hasi nintzen, orduan zegoen taldearen arrimuan. Poliki-poliki joan nintzen taldea ezagutzen , talde kide izaten, antolamenduan partaide izaten.hamabost urte pasa daramazkit bertan, astean bitan joanez.

Billabonako Santiago egoitzara, astean behin joaten naiz.

Ze helburuk mugitu nau honetara?

Aitton-amonekin otoitza egin, gustuko kantu edo abestiak erabiliz ordubete luze eta goxo  berarekin egotera.

Astelehenez Fraisoron (errosarioa)

Asteazkenez Santiago egoitza Billabona). Billabonan kapera dute. Errosario ondoren, Isiltasuna. Gero kanpora ateratzen gara, beraiekin kontu-kontari egotera. Askotan beren bizitzako egoerak kontatzen oso pozik, norbait entzule dutelako.

Fraisoron ostiraletan Eukaristia. Santiagon larunbatetan Eukaristia.

Badira batzuk seniderik ez dituztenak. Pertsona hauetako bat Ospitalean ingresatzen badute, bolondres joaten gara eskatzen digute jarraipena egiteko. Pozik egiten dugu laguntza hau.

Bolondres bezala gaudenok edo gabiltzanok hamalau gara, neuri tokatzen zait  koordinatzen eta antolatzen.

Tolosa bailarako gaixo pastoraltzako arduraduna ere naiz.

Beste ekintza bat ere badugu; Arrasateko, San Juan de Dios psikiatrikora bi hilabetez behin bailarako gaixoak bisitatzera.

Amasako kristau elkarteko gaixo eta ezinduak, egoeraren arabera bisita egitera hamabost egunez behin edo hilean behin, joaten naiz. Apaiza ahal dudanean joaten da. Asko estimatzen dute ikustaldia egitea. Familiarekin harreman gertukoak sortzen dira, beren ezinak eta penak ere kontatzeko. Ni ere egoerak ala eskatuta, saiatzen naiz beraien ezintasunetan laguntzen.

 

Lourdesko erromesaldietan

Bestalde, Lourdesko erromesaldira, urtean behin, lau egun, eramaten ditugu bi egoitzetatik. Pozik joaten dira, beraien oporraldia dela eta. Langintza hau egiteko, gure ahalegina beharrezkoa da, baina beti ere, Jesusen Ebanjelioan oinarriturik.

 

Bukaera

Jesusen hitz hauekin bukatzera goaz …

Gaixorik nengoen eta ikustera etorri zinen. Egarri eta edaten eman zenidaten.

Triste nengoen eta alaitzen saiatu zinen. Bakarrik eta ondora etorri …

Jauna, noiz egin nuen hori guztia???

Nire senide, gaixo, adiskide ezindu, lagun baztertuari egina, … Neuri egin zenidan.

Hemen bukatzen da, gure bizitzan Jesu Kristo gure Jaunaren laguntzaz egin dugun ibilbidearen kontakizuna, lekuko izatearen gisan.

Bittori Tapia.

2018ko abuztuak 27.


Utzi iruzkina: