Zatozte larunbat honetan Pilota Eguneko finalistak animatzera!

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2017-02-08 12:18

GKB 1486552784497

Aurreko urteetan baino lehenago dator pilota egunaren 20. edizioa. Euriak ez badigu eragozten Kalegoen Plazan izango da, larunbat honetan (otsailak 11). Bestela, iaz bezala Ikastolako Frontoian egin beharko dugu.

Goizeko 10:30ean hasiko da. Ekintza hau Ikastolako haurrentzako izango da soilik. 6 eta 12 urte bitarteko haurrek parte hartuko dute. Lehen Hezkuntzako ikasleen binakako pilota-finalak jokatuko dira, 12 tantora. Elgoibar Ikastolako webgunean aurki dezakezue parte hartuko duten jokalari guztien izenak.

Pilota eguna amaitzeko, Lagunak Pilota Eskolako nagusien partidua izango dugu aurten ere.
Gurasook gertura zaitezte ekimen honetara, zuen seme-alabekin batera, finalistak animatzera!

Pilota Eguna: Este sábado se celebrará la XXª edición. Esperamos que acudaís a animar a disfrutar de los partidos.