Urteko azken formakuntza saioak gurasoentzat
Guraso asko bildu zituen urriaren 19an egin zen “Nola ikasi ikasten” formakuntza-saioak, argazkian ikusten denez. Aurtengo hitzaldi sorta bukatzeko, hilaren 15ean, ostegunez, “Atxikimendua” gaiaren inguruan hitz egingo du Idoia Apaolaza psikopedagogoak.
Osteguneko saioa 18:00etatik 20:00etara izango da Kultur Etxeko Hitzaldi gelan, euskaraz eta gaztelaniaz. HHko, LHko eta DBHko gurasoei zuzenduta dago. Atxikimendua edo apegoa zer den, haurraren garapenean duen garrantzia, atxikimendu motak, hezitzeko eredu motak eta atxikimendu osasuntsua lantzeko estrategiak azalduko ditu adituak.
Urteko azken bi saioak dira horiek. Urte hasieratik, “Gazte lokalak Elgoibarren”, “Familia eredu berriak”, “Genero aniztasuna eta sexu identitatea” eta “Bihotz-biriketako bizkortzea” gaiak landu dira. Datorren urtarriletik aurrera egingo diren saioen egutegia laster aurkeztu dutela espero dugu.
Gurasoentzako formakuntza-saioak Elgoibarko ikastetxeek eta Udalak antolatzen dituzte.