Aparta!
Jende mordoa bildu zen Elgoibar Ikastolaren txosnaren inguruan joan den abenduaren 29an, Gabon Zaharreko ferian, bai barra kanpoan eta bai barruan, bideoan ikusten denez. 120 boluntario baino gehiago aritu ziren lanean, ikastolako guraso eta langileak, eta giroa bikaina izan zen, eguraldia lagun. Urtero bezala, bertan bildutako dirua Pilota eguna eta Jose Gurrutxaga krosa finantzatzera bideratuko da. Herritarrek emandako diruarekin herriko ekimenak antolatzea da txosnaren helburua.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete, bereziki, Elgoibarko Udalari, Debemen Landa Garapen Elkarteari, Debabarrenako Mankomunitateari, Armueta eta Ziarda harategiei, Manuel Amarori, Beristain Logistika Banaketak-i eta Bernardo Ecenarrori. Eta, jakina, 120tik gora boluntarioei eta bertaratu zineten herritar guztiei.