Seme-alaben sexualitatean laguntzeko formakuntza tailerrak izango dira apirilaren 17an eta 24an

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2018-03-19 10:47

GKB 1521545899944

Nola lagundu seme alaben sexualitatean? Galdera horri erantzuteko, formakuntza tailerra izango da apirilaren 17an eta 24an (15:30ean gazteleraz eta 18:00etan euskaraz). Berdindu Eskolak zerbitzuko kide Izaskun Aranbarrik azaldu duenez, sexu aniztasuna modu baikorrean lantzea eta seme-alaben sexualitatearen akonpainamenduan tresnak eskaintzea izango da formakuntza ariketaren helburua.

Bi ordu iraungo duten ariketetan, honako eduki hauek landuko dira:

  • Zer ulertzen dugu sexualitateari buruz hitz egiten dugunean? Sexualitatea praktika genitalak baino haratago ulertzea, gorputzen, plazerren eta desiren bizipena baita.
  • Aniztasuna - genero eta sexu aberastasuna: feminitateak/maskulinitateak, desirak, sexu eta genero identitateak...
  • Telebista eta sare sozialen eragina: harreman ereduak.
  • Harreman afektiboak: komunikazioa, adostasuna eta errespetua.
  • Familien papera: Nola lagundu seme-alaben sexualitatean?