Segurtasuna ikastetxeko sarrera-irteeretan. Zer egin dezakegu familiek?

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2016-11-07 10:50

GKB 1478512862907

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak familientzako dekalogo bat kaleratu du. Ikastetxera joaterakoan edo handik bueltatzerakoan kontuan hartu beharreko aholku sorta bat da, segurtasuna bermatzeko eta ohitura osasungarriak barneratzeko. Aholkuak hauexek dira:

  1. Oinez: Adingabeei eskutik helduta lagundu autonomia nahikoa duten arte, batez ere bidegurutzeetan eta trafiko-dentsitate handiko lekuetan.

  2. Oinez: Eskolarako bidea erabili, ekimen hori egonez gero. Horrela, adingabeen autonomiari bultzada emango diozue modu aktiboan eta mugikortasuna jasangarriagoa, osasuntsuagoa eta seguruagoa izaten lagunduko duzue.

  3. Bizikletaz: Bidegorria erabili, halakorik dagoenean. Gogoratu 16 urte bete arte derrigorrezkoa dela kaskoa herri barruan ere erabiltzea.

  4. Bizikletaz: Argiarekin batera, islagailuren bat eraman; behe-lainoko edo ikuspen gutxiko egunetan, batez ere.

  5. Ibilgailu partikularra: Ahal dela, ez erabili. Ez da garraio-bide oso jasangarria, eta ez dio laguntzen adingabeen autonomiari eta osasunaren garapenari.

  6. Ibilgailu partikularra: Erabiliz gero, adingabeak ondo lotu, joan-etorriaren distantzia edozein izanda ere.

  7. Ibilgailu partikularra: Ikastetxera denbora nahikoarekin iritsi, eta ibilgailua ondo aparkatu inguruetan. Ahal dela, oinez iritsi ikastetxera.

  8. Ibilgailu partikularra: Joan-etorriak beste familia batzuekin batera antolatu. Ikastetxeko atean jende gutxiago egonda, kaos eta arrisku gutxiago sortuko da.

  9. Ibilgailu partikularra: Ibilgailuko atea ireki baino lehen, pertsonarik eta ibilgailurik ez dagoela egiaztatu, eta kontuz ibili jaisterakoan.

  10. Ibilgailu partikularra: Adingabeak espaloitik gertuen dagoen atetik jaisten direla egiaztatu.

Consejos

El Gobierno Vasco ha publicado una serie de consejos prácticos dirigido a las familias, para garantizar la seguridad a la entrada y salida de los centros y para concienciarnos con una serie de hábitos saludables.