Natura ezagutzeko irteera arrakastatsuen ondoren igandean Intxortara

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2018-11-12 13:01
1

GKB 1542028592658

Morkaiko-rekin eta Herri Eskolarekin elkarlanean egin diren natura ezagutzeko irteerak arrakasta handia izan dute. Aukera gehienetan plaza guztiak bete dira eta gainera familia asko gelditu dira gogoz.  Izan ere, lagun izan ditugun kolaboratzaileek, jakinduriaz gain hurbiltasun handia eskeini dituzte eta oso pozik itzuli dira haur gehienak txango hauetatik. Argazkian, sagu-zaharrak ikusteko irteera.

Azaroan 18-an, ordea beste mendi interesgarri bat ezagutzeko aukera izango dugu, Intxorta (743m). Ibilbidea Elgetatik hurbil dagoen San Asensio gaineko parkinetik abiatuko da. Handik, lasai lasai, Intxorta aldera joko dugu. Beti bezala, 9:30ean Mintxetako aparkalekutik abiatuko gara.

Intxortan, guda zibilean borroka gogorrak egon ziren. Bidean zehar lubaki, trintxera eta gerra babes ugari ikusiko ditugu.

Pinadi eta pagadi artean doan bideak Intxorta gainean utziko gaitu. Intxortak Bizkaia eta Gipuzkoako bista ederrak eskeintzen ditu. Eguraldia lagun izanez gero, bista zoragarriaz gozatzeko aukera izango dugu. Eta indarberritu ondoren atzera San Asensiora bueltatuko gara bazkatzera etxera itzultzeko.

 

Proxima salida al Monte: Intxorta.  Tras la gran acogida de las excursiones para conocer la naturaleza, el próximo domingo, 18 de noviembre, salida montañera a Intxorta. Salida a las 9:30 desde el aparcamiento de Mintxeta.