Nafarroako oliba-olioa eta kontserbak eskatzeko epea martxoaren 6tik 20ra zabalik
Errigora ekimenaren eskutik, martxoaren 6tik 20ra egin ahal izango dira Nafarroako Erriberako oliba-olioaren eta kontserben eskaerak.
Horretarako, hauexek dituzue bideak:
- Internet bidez, formulario honetan klik eginda http://www.errigora.eus/uztaberria
- elgoibar.errigora@gmail.com e-postara idatzita
- Eskuorriak beteta
Hemen kontsulta ditzakezue Errigorak kanpaina honetan eskaintzen dituen produktu eta prezio guztiak: http://www.errigora.eus
Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta “euskara ofiziala ez den zonaldean” eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren produktuei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.