Nafar produktuak Nafarroako euskalgintzari laguntzeko
Abian da 2017-2018ko Errigoraren kanpaina. Kanpaina urriaren 26an hasiko zen eta eskaerak jasotzeko azken eguna azaroaren 14an izango da.
Errigorak Nafarroako hegoaldeko kalitatezko bi saski eskaintzen dizkigu kanpaina honetan. Saski bakoitzak 50 euroko kostua du. Hortik 12,5 euro Nafarroako euskalgintzara bideratuko dira.