Morkaiko eguna eta itzulitxoa asteburu hontan
Joan zen apirilaren 14an haurren mendi irteera iduki genuen. ALOÑAra.
Oraingoan bai! Azken hiru urtetan elurra eta haizea dela eta, bertan behera utzi behar izan dugu Aloñako irteera. Baina igande honetan eguraldiak lagun, Aloña igo genuen.
Mendirako eguraldi bikaina geneukala 32 haur eta beste horrenbeste nagusi Arantzazutik Durun barrena, Aloña igo genuen lasai lasai
Goiz pasa ederra pasa genuen. Bista zoragarriak eta lagun arte bikaina.
Honekin 2018-2019 mendi irteerak ia bukatu ditugu. Morkaiko Eguna eta Itzulitxoa gelditzen zaizkigu asteburu honetan.
Itzulitxorako izena emateko bi aukera daude:
Morkaikok Errosario kalean duen lokaletik pasatu Asteazkenak 19:00-20:30etara.
Bigarrena aukera, Kirolproba weborrian izena emate da.
https://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=2397