Mendizaleak Andutzen

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2018-04-24 15:11

GKB 1524575661525

Apirilaren 15ean Andutzen izan ziren mendi-irteerako partaideak. Igande goiza primeran pasatu zuten. Maiatzean ez da ohiko mendi-irteerarik izango, hilaren 12an Morkaiko Eguna ospatuko da-eta. Hemendik, egun horretako Itzulitxoan eta gainerako ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Informazio gehiago: http://www.morkaiko.eus/

Morkaikotik eman digute Andutzerako irteeraren berri:

Hasierako ideia Lasturretik igotzea bazen ere, azken egunetako euriteek sortatutako lokatza zela-eta Itziarko poligonotik abiatu ginen. Aurreko euriteak sustatuta edo, oraingoan normalean baino mendizale gutxiago bildu ginen. 20 haur eta beste horrenbeste nagusi. Igande goiza argi-argi esnatu zen eta Andutz eta Salsamendi inguruan igande pasa eder bat bota genuen. Bisita eta paraje ederrez gozatzeko aukera izan genuen. Bazkaltzeko ordurako atzera Elgoibarren ginen.

Excursión a Andutz: La salida montañera de abril tuvo como destino Andutz. En mayo en vez de excursión montañera celebraremos Morkaiko Eguna el 12 de mayo. Más información: http://www.morkaiko.eus/