Mendi-irteerak familian: Otsailaren 19an, Xoxotera

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2017-02-08 11:38

GKB 1486550401091

Morkaiko Mendizale Taldeak Xoxotera joateko mendi plana antolatu du otsailaren 19rako, Herri Eskolako Kalamua elkartearekin eta Ikastolako Guraso Kontseiluarekin elkarlanean.

Urtarrileko mendi irteera gaintxipixa gainera izan zen, hilaren 29an. Argazkian ikus daitekeen moduan, 37 ume iritsi ziren tontorrera. Haiekin batera, jakina, beste hainbeste nagusi ere ailegatu ziren.

Egun horretan, trenez abiatu ziren Elgoibartik. 09:20etako trena hartu eta Mendarora joan ziren. Han hasi zen mendi-buelta. Eguraldia ederra izan zuten, nahiz eta goi aldean haize fina ibili.


Azpilikueta auzotik gora, Kilimon bailara behekaldean zutela, Alkorta aldera abiatu ziren. Lasai-lasai, Leizarpe gainera heldu ziren. Handik zuzenean Gaintxipitxa gainerantz jo zuten.

Tontorrean, haizea fina zenez, bistaz gozatu eta indarberritzeko, Leizarpen hartu zuten atseden. Handik behera, lasai-lasai, bakoitzak bere erritmora jaitsi ziren Mendarora. “Goiz pasa ederra egin genuen Mendaroko paraje ederretan barrena, urrunera joan beharrik gabe inguruetan ere badaudelako paraje ederrak”, adierazi dute.

Familias al monte: Morkaiko, Kalamua y Guraso Kontseilua os proponemos un nuevo plan para el 19 de febrero: ir a Xoxote. El mes pasado estuvimos en Gaintxipixa (Mendaro).