Mendi-irteera berezia : Kilimon, lur-azpiko urak

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2018-01-16 10:29
1

GKB 1516096094937

Datorren igandean, hilaren 21ean, irteera geologikoa antolatu dute Morkaikok eta Elgoibarko eskoletako gurasoek. Ibilaldian parte hartuko dutenek Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Debako etxeetako uraren jatorria ikusiko dute Inma Mugertza hidrogeologoaren laguntzarekin. Inmak esan digunez: «Kilimon errekaren ibarretik emango dugun paseo atseginean harkaitzen, sarbegien eta leizeen artean agertzen eta desagertzen den erreka bereziaren portaera ikusiko dugu».

  • Mendarora joan-etorria trenez egingo dute eta bazkaltzeko ordurako bueltan izango dira.
  • Irteera: 9:20 tren geltokian
  • Ibilbidearen luzera: +/- 7 km
  • Desnibela: +/-100 m

Salida geológica: Para el domingo, día 21. Morkaiko y las familias de las esccuelas de Elgoibar han organizado una salida geológica. Los participantes darán un paseo a orillas del rio Kilimon, en Mendaro, y contarán con las explicaciones de la hidrogeóloga Inma Mugertza. La cita es a las 9:20 en la estación del tren de Elgoibar.