Martxoaren 10ean egingo da Pilota Eguna

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2018-02-28 11:39

GKB 1519814778603

Ikastolako neska-mutikoak hormaren kontra pilota botatzen eta partidak jokatzen eman dituzte azken asteak. Maila bakoitzeko umeek elkarren kontrako pilota partidak jokatu dituzte, eta finalera sailkatzea lortu dutenek, martxoaren 10ean jokatuko dituzte beren azken partidak, plazako pilotalekuan.

Urtero legez, giro polita egongo da plazan: umeak pilotan, gurasoak eta lagunak neska-mutikoak animatzen. Elgoibarko pilota eskolako umeak ere pozik daude, plazan jokatzeko gogotsu. “Berez, pilota sustatzeko ekimen polita da. Guk nabaritzen dugu ume gehiago etortzen direla gero pilota eskolara. Egun polita da”, azaldu digu Aitor Bergua Elgoibarko Pilotako Klubeko arduradunak.

Herriko pilota klubak laguntzen du Pilota Egunaren antolaketan. Urteak zehar, beste ekimen batzuk ere antolatzen dituzte, pilota herritarren artean ezagutarazi eta egunero-egunero pilota eskolan eta klubean egiten duten lana ezagutarazi eta gure-gurea den kirola Elgoibarren zabaltzeko.