Larunbatean egingo da Pilota Eguna

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2019-03-05 11:27

GKB 1551781741923

Gure herriaren izaerari estu lotuta dagoen kirola da pilota. Orain osasuntsu dagoen arren, zaletu asko dituen arren, bultzadatxoa behar izan zituen garaiak ez daude hain urruti.

Elgoibarko ikastolan aspalditik ari dira euskal pilota sustatzeko lanetan. Pilota Egunaren aurreko asteetan, pilotan jokatzeko oinarrizko teknikak eta ariketa ezberdinak irakasten dizkiete neska-mutikoei. Horren helburua: pilotarekiko harra piztea.

Egindako lan guztiaren emaitza datorren larunbatean ikusiko da, Pilota Eguneko finalak jokatzen direnean. Goizeko 10:30ean hasiko dira partidak. Eguraldi ona badago, Kalegoen plazako pilotalekuan jokatuko dira finalak. Euria eginez gero, ikastolako pilotalekuan. Bata zein bestea izan, jai eta kirol giroan pasako dute goiza haur zein gurasoek.